XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDO JOAN-BA HURRENGORARTE! Horrelako hitz goxoak esanda agurtu ziren.

Bakarrik gelditu zenean Nikolasa etxe aurreko zelaira joan zen, eta sagar baten itzalean jarriz, gutunaren estalkia apurtzen hasi zen.

Norena ote da?... letra ez zait ezaguna egiten, pentsatu zuen.

Behar bada erregali bat bidaltzen didate.

- Agur benur!, adios Paris!- oihuztatu zuen Nikolasak gutunak zekarrena ikusi bezain azkar.

Alde batera eta bestera saltoka hasi zen gero, handik zebilen ahate bat ia harrapatuz.

Agur benur! Adios Paris! Ahatea begira gelditu zitzaion.

Zer kua-pasatzen ote kua-zaio emakume kua-honi?, pentsatu zuen animaliak ingurutatik pixka bat apartatuz.